Foto entrada
ES  |  EUS

Alaitasuna Errondaila 1963an hasi zen lehen pausoak ematen. Hauxe dio Bautista Armendariz fundatzaile eta maisuak, historiaren hasierako une horiei buruz utzi dizkigun idatzietan.

“1963. urte aldera, musika mota hau gustuko genuen lagun talde batek pentsatu genuen errondaila bat antolatzea. Hasierako lagun talde horri beste batzuk batu zitzaizkion, eta, 1963. urteko uda amaiera aldera, entseatzen hasi ginen Guraso Elkartearen lokaletan, agintarien aurrean haren babesa hartuta. Entseguak astean hiru aldiz egiten genituen. Taldekide ugari joaten zen entseguetara, eta ikasten ari ginen. Garai hartako xehetasun bat aipatzearren, errondailako kide bakoitzak entseguetarako eserleku bat ekarri behar izan zuela esan dezakegu. Forma eta neurri guztietako kutxak zeuden han. Gerora, banakako aulkitxoak erosi ahal izan genituen, eta kutxa haiek burdinurtuko berogailuaren galdara pizteko erabili ahal izan ziren, neguko egun hotzetan.”

1964. urtean hasi zen Alaitasuna Errondaila elkarte gisa Legazpin jendaurrean jotzen, eta musika-talde gisa ere urte horretan jaio zen. Bautista maisuak hala dio: “Entsegu asko egin ondoren, iritsi zen gure lehen emanaldiaren eguna. Urrutitik ikus zitekeen batzuk oso urduri zeudela, 1964ko urtarrilaren 3ko gauean, ESLESA (Espectáculos Legazpia, S.A.) aretoan.

Legazpiko musika-taldeek antolatu zuten musika-jaialdi hura, eta jaialdian parte hartzeko gonbita haiek egin ziguten: Santikutz Abesbatzak, Goretti Abesbatzak eta Ángel María Gurruchaga tenoreak. Huraxe izan zen gure estreinaldia, eta espero baino hobeto atera zitzaigun. Gogotik egin zigun txalo jendeak”.

Eskola honen helburua errondailako partaide berriak osatzea da. Gitarra ikas saioak astean behin egiten dira. Alaitasuna errondailak duen entsegu lokalean.
Interesa baduzu, jarri harremanetan bai telefonoz bai em@il bat bidaliz. Anima zaitez!! Zure zain gaude!!

Alaitasuna errondailaren lagunek Errondailaren ekintzetan modu berezian parte hartzeko aukera dute.

Horrek esan nahi du gure musika-agendako ekitaldi esanguratsuenen berri izan dezaketela etengabe.

Tel. 610 37 36 39 - rondallaalaitasuna@gmail.com - Doinu Eder - Plazaola Kalea, 14 - 20230 LEGAZPI (Gipuzkoa)